“Sexua dela-eta, bazterkeriarik ez eragiteak ez du erakunde baten emakume eta gizonen berdintasuna bermatzen”

Berdintasuna maila juridikoan onartuta dago, legeek tratamendu bera eskaintzen diete gizon eta emakumeei; hala ere, nahiz eta aurrekoa hau aitortu, horrek ez du esan nahi benetako berdintasuna dagoenik.

Horregatik, Eusko Legebiltzarrak erakundearen I. Berdintasun Plana gauzatzea erabaki du. Plan hau osoa izan dadin, erakundearen talde guztien laguntza behar du, prozesuetan eta harremanetan berdintasuna benetakoa izan dadin eta ez soilik hitz bat.

Lehen plan hau zehazteko, ekintza desberdinak burutu ditugu, esaterako, galdetegien betetzea, hausnarketa taldeak, elkarrizketak edo prestakuntza topaketak antolatzea non ekarpenak eta hobekuntzarako gomendioak egin zitezkeen gai honen inguruan. Lan egiteko modu honek lehen plan hau egiteko modua markatu du eta aurrerantzean zehaztuko diren urteko planak ere markatuko ditu, betiere erakundeak bere osotasunean adostu eta ezagutzen dituen lan planak edukitzeko helburuarekin.

Planarekin zerikusirik duen dokumentazio eta informazio guztia hemen aurkituko duzu, aurrerantzean onartuko diren ekintzen garapen eta zehazpen dokumentuak hemen gehituko dira.

 

PLANETIK ERATORRITAKO JARDUERAK

I. Berdintasun Plana 2021 urtean bukatuko da, hortaz, plana osatzeko burutu beharko liratekeen jarduera ezberdinak ezarri beharko dira, betiere erakundeak hartutako konpromiso eta prozedurekin bat eginez.