Kasuan-kasuko organo eta pertsona arduradunaren aginduz, aurrekontuaz, aurrekontuaren kitapenaz eta Administrazioan egiten diren diru-sarrera eta gastu guztien kontrolaz eta ikuskatzeaz arduratzen da. Zuzendaria Ana Barriuso da.

Mantenimendu Atala

Eraikinek eta instalazioek ahalik ondoen funtziona dezaten arduratzen da eta, besteak beste, eraikuntza eta instalazio lanak kudeatzen ditu, bai eta jarduerak burutzeko egin beharreko erosketak ere. Atal honen burua da Aintzane Martín Ibarraran.

Edizio eta Fotokopia Unitatea

Argitalpen ofizialak eta bestelako testu parlamentarioak inprimatzen eta argitaratzen ditu. Atal honekin harremanetan jartzeko, hemen