Egitekoei dagokienez, bere agindupean zuzenean, langune hauek daude:

Zerbitzu Juridikoak

Legelari nagusiak, Andoni Iturbe jauna Idazkaritza Nagusiko arduradun delarik, laguntza eta aholku zerbitzua eskaintzen du Mahaian eta Bozeramaileen Batzarraren bileretan.

Legelarien Kidegoaren eginkizun nagusiak hauek dira: ponentzietan eta batzordeetan aholkularitza juridiko eta teknikoa eskaintzea, ponentzia eta batzorde horien txostenak eta irizpenak idaztea, haietan erabakitako irizpideei jarraituz, eta azkenik batzordearen erabakiak aktan jasotzea (Legebiltzarreko Erreglamenduko 32.2. artikulua).

Gaur egun hauek dira zerbitzu juridikoak osatzen dituzten legelariak: Andoni Iturbe, Eduardo MancisidorMontserrat Auzmendi,  Juan Carlos Areizaga,  Eneko Pagazaurtundua eta Zelai Nikolas.

Legelari Nagusiaren Idazkaritza Atala

Erregistro Orokorraz arduratzen da, bai eta Idazkaritza Nagusiaren jarduerek sortzen dituzten prozesuei laguntza administratiboa emateaz ere. Horretako burua Julio Maroño.

Protokolo Atala

Ondorengoak planifikatzeko, antolatzeko eta bertara joateko ardura du: Legebiltzarrak sustatzen dituen ekitaldiak eta bisitak, Legebiltzarraren egoitzara egindako bisiten kudeaketa, bisita ofizialak eta kolektiboek egindako bisitak antolatzeko eta harrera egiteko, eta protokoloko bidaiak eta ekitaldiak antolatzeko. Ekitaldi instituzionaletarako jarduera-protokoloak egiten ditu, Lehendakaritzarekin adostuta. Ekitaldi instituzionalei lotutako zerbitzuen hornitzaileen kontratazioa eta haien lanaren ikuskaritza erabakitzen du. Legebiltzarreko Administrazioaren laguntza-zerbitzuak zuzendu eta kudeatzen ditu, mandatari eta auto-gidarien zereginei dagozkienak. Atal honetako burua Esther Mendialdua da.

Prentsa eta Komunikazio Atala

Legebiltzarraren kanpo eta barne komunikazioaren garapenerako jarraibideak zehaztu eta ezartzeko ardura du, Legelari Nagusiarekin elkarlanean, eta hainbat kolektiboren kanpo-komunikaziorako beharrizanak aztertzeko. Herritarren, herri-administrazioen eta beste erakunde batzuen artean Legebiltzarraren irudia zabaltzen du, bai eta Eusko Legebiltzarreko langileen artean. Legebiltzarraren jardueraren gaineko informazioa eman eta prentsarekin eta eguneko prentsa-dosierrarekin lotutako jarduera kudeatzen ditu. Legebiltzarraren irudi korporatiboa darabilten materialak diseinatzeko jarraibideak ematen ditu. Legebiltzarkideen adierazpenak eta prentsaurrekoak eta Legebiltzarretik zuzenean egindako transmisioak kudeatzen ditu. Legebiltzarra presente dagoen sare sozialak dinamizatzen ditu eta sare sozial horien eta web 2.0 delakoaren inguruan proposamenak egiten ditu, bai eta herritarrengana hurbiltzeko edozein ekimenaren inguruan ere. Atal honetako burua Elena López de Aretxabaleta da.