Zuzendaritza honetako burua Juan Carlos Areizaga da.

Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak, koordinazio teknikoaren burua den Natxo Apaolazaren zuzeneko zuzendaritzapean, ondoko arloak ditu,

Baliabideen Zerbitzuaren Arloa

Legebiltzarraren balio eta helburuei egokitzera, horiekin bat egitera eta horiek sustatzera zuzendutako estrategiak, politikak eta prozedurak aztertu, planifikatu eta garatzen ditu giza baliabideen alorrean, Legebiltzarreko Administrazioko langileen antolamenduko eta laneko baldintzak hobetzeko.

Pertsonalaren Administrazioaren Arloa

Pertsonalaren (funtzionarioen eta legebiltzarkideen) eta talde parlamentarioen administrazioarekin lotutako gai ekonomikoak kudeatu eta tramitatzen ditu; eta orobat arduratzen da, legebiltzarkideen akreditazioaz .

Antolaketaren Arloa

Honako hauetaz arduratzen da: Legebiltzarreko administrazioaren Plan Estrategikoaren jarraipena egiteaz, ezartzeaz eta mantentzeaz; gure administrazioan antolaketa-hobekuntzak bultzatzeaz eta antolaketaren kalitatearen eta kulturaren alorrean era guztietako proiektuak kudeatzeaz, bai eta kudeaketa-esperientziak partekatzeko beste instituzio eta erakunde publiko batzuekin lankidetza-harremanak izateaz ere. Bestalde, alor honetan txertatzen da Hizkuntza Politika eta Plangintza ere.