Datuak prozesatzeko sistemen informatizazioaz eta kudeaketaz arduratzen da, Legebiltzarrean eta administrazio-eraikinean bideratzen diren prozesuak eta jarduerak ahalik ondoen eta modurik eraginkorrenean burutu daitezen. Zuzendaritza honetako burua Juan José Arruza da.

Aplikazioen Garapen Zerbitzua

Prozesu informatizatuetan azaltzen diren aurrerapenak abian jarri eta ikuskatzeaz arduratzen da. Zerbitzu honetako burua Andoni Aia da.

Erabiltzaileei Laguntzeko Unitatea

Unitate honen misioa erabiltzaileei beren eginbehar informatikoak egiteko beharrezko informazioa, laguntza eta zerbitzua ematea da. Unitate honetako burua Rosa Salgado da.