Eusko Legebiltzarreko Liburutegiak jarduera parlamentarioa eta instituzionala garatzeko beharrezkoa den informazioa eskuratzeko funts bibliografikoak eta dokumentalak biltzen ditu. Bereziki espezializatuta dago zuzenbide publikoan eta gizarte zientzietan.
Gainera, bere bilakaera historikoaren ondorioz, hainbat bilduma berezi ditu, azterketara eta ikerketara bideratuak:
- - Euskal gaiak. Euskal kulturari buruzko funts historikoa da, hainbat eskuizkribu eta liburu zahar ere biltzen ditu.
- - Bolivar funtsa. Simon Bolivarren inguruko bilduma, Frantzisko Abrisketak jasota eta Legebiltzarrari dohaintzan emanda
Liburutegiko zerbitzuak:
-
- Aretoan irakurtzea
- Funts bibliografikoak eta dokumentalak kontsultatzea
- Hemeroteka: aldizkari espezializatuak, egunkariak eta gaurkotasun-aldizkariak
- Legebiltzarreko erabiltzaileentzako mailegua eskuratzea
- Argibide bibliografikoa jasotzea
- Katalogoa eta liburutegiko beste datu-baseak kontsultatzea
Erabiltzaileak:
Liburutegiko erabiltzaileak honako hauek dira: legebiltzarkideak, Ganberako organoak, talde parlamentarioen langileak, Ganberako Administrazioa, kazetari akreditatuak, beste instituzio publiko batzuetako langileak, eta ikerlari akreditatuak (aldez aurretik Azterlanen Zuzendaritzari eskabidea aurkeztu behar diote).