OSTEGUNA 2019-09-26

09:30 Osoko Bilkura (Ohiko osoko bilkura).

Tokia: Osoko bilkuren aretoa

Gaia:

Gai-zerrenda:

– 1. Bateraezintasunen irizpena

Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Maitane Ipiñazar Miranda, Miren Gallástegui Oyarzábal, Ander Rodriguez Lejarza, Diana Urrea Herrera eta Ibon San Saturnino Murua legebiltzarkideen bateragarritasun-egoeraren gainean (11\01\01\00\00086), (11\01\01\00\00087), (11\01\01\00\00088), (11\01\01\00\00089), (11\01\01\00\00090)

Egilea: Bateraezintasun Batzordea

– 2. Izendapena / Bateraezintasunen irizpena

Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Euskal Irrati-Telebista herri-erakundeko Administrazio Kontseiluko hautagaiaren bateragarritasun-egoeraren gainean egina. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, kontseilu horretako kidea izendatzea (11\11\07\03\00001)

Egilea: Bateraezintasun Batzordea

– 3. Proposamena

Osoko Bilkurak azterketa-batzorde berezia sortzeko, larrialdi klimatikoaren egoerari aurre egiteko beharrezkoak diren politika publikoak zehaztu eta bideratzeko (11\10\03\00\00004)

Egilea: Euskal Herria Bildu LT (EH Bildu LT)

– 4. Legez besteko proposamena

Euskal eskola publikoan eskolaratzeko eskubidea bermatzeari buruz (11\11\02\01\00310)

Egilea: Elkarrekin Podemos LT (EP LT)

– 5. Legez besteko proposamena

Bilboko Zabalburu ikastetxeko Logistika eta Garraioa zikloan A eredua bermatzeari buruz (11\11\02\01\00608)

Egilea: Popular Vasco-Euskal Talde Popularra LT (PV-ETP LT)

– 6. Legez besteko proposamena

Gizarte-ekimeneko ikastetxeen auziaren aurrean Hezkuntza Sailak gidaritza hartzeari buruz (11\11\02\01\00590)

Egilea: Euskal Herria Bildu LT (EH Bildu LT)

– 7. Legez besteko proposamena

Kirolean emakumeen eta gizonen artean dagoen arrakalari buruz (11\11\02\01\00611)

Egilea: Elkarrekin Podemos LT (EP LT)

– 8. Interpelazioaren ondoriozko mozioa

Saltegiak modernizatzeko laguntza-programarako arauak ezarri eta 2019ko ekitaldirako deialdia egiten duen Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko maiatzaren 14ko Aginduan farmaziak kanpoan uzteari buruz (11\11\03\00\00143)

Egilea: Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)

Organo: Osoko Bilkura (Ohiko osoko bilkura).

Emisioa: 1Kanala