[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Clave: 20151223153000002
Espediente zk.: 10\08\03\00\0153
Clave: 20151223153000002
Legealdia: 10
N. expediente: 0153
Bilkura-eguna: 2015-12-23
Egunkari zk.: 153
Gai-zenbakia: 2
Gaia: Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10\09\01\00\0005]
Título asunto: Debate y resolución definitiva sobre el dictamen formulado por la Comisión de Instituciones, Seguridad y Justicia, en relación con el proyecto de ley de espectáculos públicos y actividades recreativas. [10\09\01\00\0005]
Jatorrizko ekimena: 10\09\01\00\0005
Iniciat. origen: 10\09\01\00\0005
Jatorrizko ekimena: 10\09\01\00\0005
Legisl. origen: 10
Sección origen: 09
Serie origen: 01
Subserie origen: 00
N. exp. origen: 0005
Bideoa:


Gai-tramitazioa: Onetsi egin da 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena.
Tramit. asunto: Se aprueba la Ley 10/2015, de 23 de diciembre, de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas.
Hizlariak: Segurtasuneko sailburua;Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT);Zorrilla Ibáñez, Joseba (EA-NV LT);Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT);Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT);Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT)
Rel. T_CUADRO: 10\08\03\00
Rel. T_CUADRO: 10\09\01\00
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual.: 2016-10-11;2016-10-12;2016-10-13;2016-10-15;2016-10-17;2016-10-18;2016-10-20;2016-10-22;2017-08-07;2017-08-08
Hora actualiz.: 232819;232930;234057;13803;232736;232835;232410;13902;230409;230556
Url acuerdos: /acuerdos/2/10/000153.pdf
Url PDF: /publi/2/10/000153.pdf
Cambio: 0
Indicador PDF acuerdo: 1
Indicador PDF: 1
Testu osoa:
Gai-zerrendako bigarren puntua: "Erakunde, Segurtasun eta 
Justizia Batzordearen irizpena, jendaurreko ikuskizunen eta 
jolas-jardueren lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin 
betiko ebazpena".
 
 
Jaurlaritzaren ordezkaria den Erkoreka jauna... Ez? 
Estefanía Beltrán de Heredia, zurea da hitza.
 
 
SEGURTASUNEKO SAILBURUAK (Beltrán de Heredia Arroniz): 
Eskerrik asko Legebiltzarreko presidente anderea, 
lehendakaria... Ez dago. Sailburuok, legebiltzarkideok, 
egun on.
 
Hogei urtez indarrean egon den legea ordezkatzera dator 
ikuskizunen lege-proiektua. Eta lege-proiektu honek hauxe 
du helburu nagusia: aisialdi-, kirol- eta kultura-
ikuskizunetan ikusleen segurtasuna eta erosotasuna 
bermatzea.
 
Ganbera honetako bilkurara onartzeko ekarri den lege-
proiektu honen xede nagusia da jarduera publikoetan, 
kulturaletan, kirolekoetan eta aisialdikoetan parte hartzen 
dutenen segurtasuna eta erosotasuna bermatzea. 
 
Era berean, antolatzaileen, erabiltzaileen eta jarduera 
horiek zeharka eragin diezaieketen gainerako pertsonen 
sentsibilitateen, eskubideen eta betebeharren arteko oreka 
bilatzen du.
 
 
Laburbilduz, lege-proiektu berriak helburu hauek ditu: 
ikuskizunak eta jendaurreko jarduerak modu seguruan egitea, 
parte-hartzaileen segurtasuna eta osasuna, jarduerak egiten 
diren ekipamendu guztien erosotasuna eta ingurumen-
jasangarritasuna, eta jarduerak egitean bizikidetza 
baketsua eta ordenatua izatea.
 
Ikuskizun eta ekimen publikoen garapenerako baldintza 
seguruak eta elkarbizitzaren errespetua, hori da legeak 
antolatzaileei ezartzen dien ezinbesteko eskakizun 
lehenetsia.
 
Legeak ekitaldien eta ikuskizunen antolatzaileei behar 
diren baldintzak eskatzen dizkie ekitaldi eta ikuskizunok 
modu seguruan egin daitezen eta bizikidetza errespeta 
dezaten. Eskatzen du, halaber, ikuskizunak egokitu 
daitezela aisialdi-ohitura berrietara, bai eta ikuskizunak 
egiten diren gune berrietara ere. 
 
 
Era berean, lege-proiektu honek mesede egiten dio 
ekintzaileen ekimenari; horretarako, titulu gaitzaileak 
emateari edo ikuskaritzako edo kontroleko esku-hartze 
administratiboei eragiten dieten bikoiztasun 
administratiboak kendu ditu.
 
Berritasun nabarmen gisa, aipagarria da ikuskizun horietako 
ikusleen eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak 
arautu direla, eta segurtasun juridikoa indartu dela 
alderdi batzuetan, hala nola zehapen-araubidean. 
 
Legeak 66 artikulu ditu, eta honela daude banatuta: bost 
titulu, lau xedapen gehigarri, bost xedapen iragankor, 
xedapen indargabetzaile bat eta lau azken xedapen; gainera, 
eranskin bat ere badu, eta, han, jendaurreko ikuskizunen 
eta jolas-jardueren katalogo bat jasotzen da, bai eta 
establezimendu publikoena ere.
 
Lehen tituluan, legearen xedea eta aplikazio-esparrua 
ezartzen ditu, eta kanpo geratzen diren arloak eta 
debekatuta dauden ikuskizunak eta jarduerak zehazten dira. 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]