2017 api 06

ODOLA EMATEKO KANPAINA

Hogeitabatgarren aldiz egin da kanpaina hori Legebiltzarrean
Lekua Tomas Moro aretoa
Datak: oeg, 06/04/2017 - oeg, 06/04/2017
Ordua: 9:00-13:30
ODOLA EMATEKO KANPAINA Odola emateko kanpaina Jaitsi

Transfusioetako Euskal Zentroak unitate ibiltari bat jarri du Legebiltzarreko Tomas Moro aretoan,  odola jasotzeko. Legebiltzarkideak, Legebiltzarreko langileak, kazetariak eta nahi duen guztiak odola ematera etorri ahal izango dira.

Dakizuenez, Transfusioetako Euskal Zentroak horrelako kanpainak egin ohi ditu eta asmoa odol-emaile gehiago lortzea da. Zentro horretako arduradunen ustez, pertsona ezagunek odola ematen dutenean beste askori pizten zaie eurek ere odola emateko gogoa. 

Hogeitabatgarren aldiz egin da kanpaina hori Legebiltzarrean. Aurreko urteetan 40 emaileren odola jaso zen, batez beste.

Gogoratu odola ezin dela lortu emailerik gabe. Beraz, alde batetik odola ematen duten legebiltzarkideen irudiak lortu nahi dira, gizartean izango duten eraginagatik, baina beste alde batetik funtzionarioen, kazetarien eta Legebiltzarrera etortzen diren beste guztien odola ere jaso nahi da, ahal beste.