2013 abe 17

KONTZERTU EKONOMIKOA: IRAGANA, ORAINALDIA ETA GEROA

Legealdi honetan egingo diren Mintegi-sailen lehenengoa izango da
Lekua Tomas Moro aretoa (Eusko legebiltzarra)
Datak: leh, 27/01/2014 - azk, 29/01/2014
Emisioa:
  • Kanala 1
  • Kontaktua: protokolo@legebiltzarra.eus
    KONTZERTU EKONOMIKOA: IRAGANA, ORAINALDIA ETA GEROA Mintegia Kontzertu Ekonomia Jaitsi
    Aurten, lehen Kontzertu Ekonomikoaren, 1878an onetsitakoaren, 140. urteurrena bete da. Gure autogobernuaren funtsezko tresna izanik, Kontzertuaren arabera ezarri eta arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Espainiako Estatuaren arteko finantza- eta zerga-harremanak; haren arabera, orobat, Euskal Herriaren berezko finantzaketa-sistema eratzen da eta haren ildotik dator Euskadik duen zerga-sistema propioa, izaera orokorrekoa eta bere eremuan aplikazio unibertsalekoa. Gure autogobernu-egituraren bizkarrezurra den aldetik, autogobernu osoari heltzen dio eta osoari ere eragiten. Halaz guztiz, Kontzertu Ekonomikoa oraindik ere ezezagun handia da.
    Ez-ezagutze hori gure herrialdean eta arlo politiko eta instituzionaletan ere ageri delarik, Kontzertu Ekonomikoari buruzko azterketa, gogoeta eta zabalkundea bideratzeko lerro bat ireki beharra hauteman dugu, Eusko Legebiltzarretik abiatuko den jakintzagai anitzeko lerroa, hain zuzen ere
     
    Lehen mintegiak, Kontzertu Ekonomikoa aztertzeko eta zabaltzeko lerroa irekiko duenak, Kontzertuaren oinarriak aurkeztea izango du xede, eta ondorengo emanaldietan, Kontzertuaren egiturako, oraineko eta etorkizuneko hainbat alderditan sakontzeari ekingo zaio, betiere Euskadiren autogobernurako tresna honen gainean gogoeta egiteko eta ezagutza hobea izateko bidean.

     

    Bideoak:

     

    Eduardo Alonso Olea

    Santiago Larrazabal Basañez

    Pedro Luis Uriarte Santamarina

    José Luis Larrea Jimenez de Vicuña

    Juan José Ibarretxe Markuartu

    Blas Los Arcos León

    Susana Serrano Gazteluurrutia

    Debate