2016 mai 09

EUROPAREN EGUNA

Eusko Legebiltzarrak eta EUROBASK-ek antolatu dute
Lekua Tomas Moro aretoa
Datak: leh, 09/05/2016 - leh, 09/05/2016
Ordua: 11:00-13:30
Emisioa:
  • Kanala 3
  • EUROPAREN EGUNA Europaren Eguna Jaitsi

    JARDUNALDIAREN BIDEOAK

    INAUGURAZIOA

    BAKARTXO TEJERIA

    MANUEL LEZERTUA

    JOSÉ MARÍA GONZÁLEZ ZORRILLA

    HITZALDIAK

    SIR DAVID EDWARD 

    MIKEL IRUJO

    EZTABAIDA

    ************************************************************************************************

     

    Eusko Legebiltzarrak eta Eurobaskek Europaren Eguna ospatuko dute “Europa berri baterako eztabaidak” izeneko jardunaldiarekin.

    Maiatzaren 9an izango da, 11:00etatik aurrera, Eusko Legebiltzarreko Tomas Moro aretoan.

    Europaren Egunaren ospakizuna dela eta, maiatzaren 9an, Eusko Legebiltzarrak eta Eurobaskek “Europa berri baterako eztabaidak” izeneko jardunaldia antolatu dute. Ekitaldia zenbait erakunde europazalek bultzatutako jarduera-multzo batean kokatzen da, hausnarketa eta eztabaida sustatzeko.

    Goizeko 11:00etan ekingo zaio jardunaldiari eta hasieran hitz egingo dute Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko lehendakariak, Manuel Lezertua arartekoak eta José María González Zorrilla Eurobaskeko lehendakariak.

    11:30etatik aurrera, Sir David Edward eta Mikel Irujo hizlariak Europar Batasunean eztabaida etengabea sortzen duten bi gairi buruz mintzatuko dira. Sir Edward-ek “Estatuen Europa vs herritarren Europa” izango du hizpide.  Ibilbide luzea du Europar Batasuneko Justizia Epaitegian, Eskoziako unibertsitateetan lan egin du, elkarlana egin du Eskoziako Botereen Itzulerako Batzordean eta Eskoziako, Erresuma Batuko eta Europako legeari eta politikari ekarpen irudimentsuak egin dizkio. Horrek guztiak bermea ematen dio bere parte-hartzeari. Mikel Irujok, berriz, oso ezaguna ez den gai bat azalduko du Europako Legebiltzarreko ikuspegitik: nola gauzatzen dituen Batzordeak EBri esleitutako exekuzio-eskumenak Batasuneko lurraldeetako ordezkarien batzordeek lagunduta, alegia, komitologia.

    Jardunaldia aurrekaritzat hartu daiteke hiru erakundeek UPV/EHUko Udako Ikastaroen barruan antolatu duten zikloari begira, Europa eta errefuxiatuen krisiari buruz. Horietako lehenengoa, Eusko Legebiltzarrak sustaturik, gai hau aztertuko du: “Errefuxiatuak, eskubiderik gabeko gizakiak?”, eta uztailaren 4an eta 5ean burutuko da. Hil bereko 7an eta 8an Arartekoak jorratuko du gai hori “Europa, asilo-lurra?: erronkak eta erantzunak” izenburupean. Eurobaskek itxiko du zikloa, “Errefuxiatuen krisia eta Europar Batasuna” gaia aztertuta, uztailaren 14an eta 15ean.

    Sir David Edward: http://www.law.du.edu/index.php/judge-david-edward-oral-history/remarks-lectures-about-eu-law