2015 aza 25

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Ekitaldien barruan, Eusko Legebiltzarrak "puntu lila" ezagutarazi eta bere aurrealdean erakutsi du eta hartu du “Emakumeak espetxean, zailtasun gehiago” jardunaldia, Ararteko erakundeak, Legebiltzarraren lankidetzarekin, antolatutakoa
Lekua Eusko Legebiltzarra
Datak: azk, 25/11/2015 - azk, 25/11/2015
Ordua: 11:00H - 13:00H
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA Jaitsi

 

JARDUNALDIAREN BIDEOEN LOTURAK

11:00 JARDUNALDIAREN HASIERA

Manu Lezertua. Ararteko

Bakartxo Tejeria. Eusko Legebiltzarreko lehendakaria.

11:15 IKERKETAREN ONDORIOAK

"Dans une prison de femmes" Isabelle Rome andrearen eskutik.

 

11:45 MAHAI-INGURUA

Moderatzailea: Julia Hernández. Arartekoren ondokoa

Ruth Alonso. Bilboko Espetxe Zaintzako magistratu epailea

Juan Calparsoro. Euskadiko fiscal nagusia

Estíbaliz de Miguel. Ikertzailea eta "Sin rejas" sareko koordinatzailea

12:45 ELKARRIZKETA ETA PARTE HARTZEKO GUNEA

13:15 JARDUNALDIAREN AMAIERA.

Eusko Legebiltzarrak "puntu lila" ezagutarazi eta bere aurrealdean erakutsi du.

Ekitaldien barruan, Eusko Legebiltzarrean egin da “Emakumeak espetxean, zailtasun gehiago” jardunaldia, Ararteko erakundeak, Legebiltzarraren lankidetzarekin, antolatutakoa

Emakundek euskal erakundeetan bultzatu duen kanpainak ikusgarri egin nahi du emakumeen aurkako indarkeriaren gaineko arbuioa Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lila. Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.

Aurten, gainera, Eusko Legebiltzarrean egin da Ararteko erakundeak, Legebiltzarraren lankidetzarekin, antolatutako “Emakumeak espetxean, zailtasun gehiago” jardunaldia.

Jardunaldiaren hasiera-ekitaldia Eusko Legebiltzarreko Tomas Moro aretoan egin da, Bakartxo Tejería Euskal Ganberako presidentearen eta Manuel Lezertua arartekoaren eskutik. Gero, Isabelle Rome andreak jorratutako azterlanaren ondorioak ezagutu ahal izan dira. Versaillesko Apelazio Gortean magistratua da bera, eta “Dans une prison de femmes” liburuaren egilea.

Bukatzeko, mahai-ingurua egin da. Euskadiko emakume presoen egoera ezagutaraziko dute Ruth Alonso Bilboko Espetxe Zaintzako magistratu epaileak, Juan Calparsoro Euskadiko fiskal nagusiak eta Estíbaliz de Miguel ikertzaile eta “Sin rejas” sareko koordinatzaileak.