2017 eka 23

EUSKO LEGEBILTZARRAK HARTU DU "SAHARA, 40 URTEKO EXILIOA" ERAKUSKETA.

Erakusketa Eusko Legebiltzarrean kokatuko da eta ikusgarri egongo da ekainaren 20tik uztailaren 14ra arte.
Lekua Eusko Legebiltzarra- Parlamento Vasco
Datak: art, 20/06/2017 - oir, 14/07/2017

ARGAZKI ERAKUSKETA “Sahara, 40 urteko erbestea”

Ekainaren 20tik uztailaren 14rarte argazki erakusketa egongo da Eusko Legebiltzarraren egoitzan, Saharar herriko errefuxiatu kanpoen zein Sahara mendebaldeko egoera eta bizi baldintzak islatuko dituena.

 

Erakusketa dagoen bitartean, Saharar herrialdeak bizitako 40 urteko erbeste behartuari egingo zaio omenaldia. “Sahara, 40 urteko erbestea” izango da argazki erakusketak hartu duen izena, Andoni Lubakiren eskutik, eta aldi berean, Euskal Fondoak, Euskal Herrian Hegoaldeko instituzio, erakunde sozial eta komunitateekiko harreman solidarioen alde diharduten esperientzia lokalak biltzen dituen lankidetzarako tresna, babestuko duenak. Presentazioaren sarrera dohainik izango da, inolako kosturik gabekoa.

Harrera egingo zaie argitaragabeko argazkiez gozatu nahi duten pertsona guztiei.

Agerpena 40 argazkik osatzen dute, 40x60 tamainakoak, txuri beltzean, kalitate handiko argazki paperetan inprimatuak eta zurezko kutxen barruan sartuak. Hauek izango dira azken 6 urte hauetan Saharar herritarren bizimodua,  bertako errefuxiatu kanpoen egoera eta Sahara mendebaldeko bizimodua azaltzeaz arduratuko direnak.

Guzti honekin, Saharar herriak askatasunaren eta autodeterminazioaren alde duen borrokaren konpromisoa adierazi nahi da. Era honetara, bere etorkizuna erabakitzeko ezin kenduzko eskubideak bultzatu nahi dira. Gainera, egokitu zaien muturreko bizitzaz kontzientzia piztea ere izango da helburu, ohituta gaudenaren haratago joan gaitezen.

 

Azpimarratutako argazkia

38. argazkia sufrimendu eta itoaldia islatzen dituen erretratua da, zalantzarik gabe. Ahmed Salem bere seme Mohammed Salemen argazkia erakusten ikus dezakegu. Semea 1976an desagertu zen, Smara inguruan, 19 urte zituela. Bertan egondako lekuko batzuen baieztapenetan oinarrituz, Marokoko agenteak bere etxean sartu eta eraman egin zutela jakin izan da, bere aita bertan ez zegoen bitartean. Ez zuten sekula beraz ezer gehiago jakin. Urte batzuk geroago, semearekin batera atxilo hartutako pertsona batzuk kontatu ahal izan zioten bere semeak ezin izan zituela jasan pairatutako torturak eta hilabete gutxi batzuk geroago hil zela inolako mediku arretarik gabeko zelda batean. Inork ez daki non lurperatu zuten.

Argazki honek ez du ezer gehiagoren beharrik izan istorio ikaragarri hau helarazteko. Bi Saharauiren  bizitza laburbildu du une bakar batean. Argazkilariaren kriston lanak, ikusten duten pertsonen sentimenduak hunkitzea lortu du. Zenbat guraso egongo dira Ahmed Salemen azalean, baina argazkirik atera ez dietenak? Eta are gehiago, zenbat pertsona egongo dira Mohammed Salem bezalako istorioak bizi izan dituztenak baina ezezagunak direnak? Auziaren konpromisoarekin jarraituko da, geratzen diren erakusketa bakarrak paisai eta erretratuenak izan arte, ez baitira egongo halako sufrimendua erakusteko egoera gehiagorik.