2014 abe 03

GURE XABIERTXO ERAKUSKETA

Erakustaldiaren Ireki-ekitaldia izan da Euskararen Nazioarteko Egunean
Lekua Eusko Legebiltzarra
Datak: azk, 03/12/2014 - oir, 30/01/2015
Kontaktua: protokolo@legebiltzarra.eus
GURE XABIERTXO ERAKUSKETA GURE XABIERTXO ERAKUSKETA Jaitsi
 
 
Gure
Xabiertxo
erakusketa Eusko Legebiltzarrak eta Sancho el Sabio Fundazioak antolatu dute, EITBren parte hartzearekin eta Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboaren eta Andra Mari Abesbatzaren laguntzarekin. Liburu bikain bat aurkezten digu, ohikoaz kanpoko historia izan duena, aparteko pertsona batzuei esker egia bihurtua
.
 
XABIERTXO da erakustaldiaren ildo nagusia, Euskal Herriaren historia entziklopedia horretako gorabeheren bidez aurkezten baitigu. Nazio Batuen Haurren Nazioarteko Urtearen haur-liburuen ohorezko zerrendan txertatu zuten, gainera. Pedagogia berritzaileko lana da, lxaka Lopez Mendizabalen liburuaren eta Txiki Zabaloren irudi grafikoaren bidez ludia ikusten ikasi zuten ondoz ondoko hainbat belaunaldik·XX. mende osoan erabili zutena.
 
XABIERTXO beren haurtzaroko laguna izan duten milaka pertsonaren txera ikusten, entzuten eta sentitzen dugu. Zuk ere bat egin dezakezu talde horrekin.

Era horretara aurkezten dugu www.gurexabiertxo.eus web-orria, Eusko Legebiltzarrak eta Sancho el Sabio Fundazioak antolatuta abenduaren 3an ireki zen erakustetan oinarrituta dagoena. Web-orriaren helburua da eskueran jartzea erakusketako materialak, bai eta herritarren parte hartzea sustatzea ere blog baten bidez, non jasoko den erakusketaren bisitarien eta web-orrian sartzen diren pertsonen ikuspegia.

Erakusketan ikusgai jarri ditugu XABIERTXOren 11 edizioetako aleak, eta audio, video eta panel informatiboak ipini dira osagarri modura, non, alde batetik, kontatzen dugun liburuaren historia, eta bestetik, informatzen dugun pasadizo historikoei buruz eta XABIERTXO liburua pasadizo horien lekuko bihurtu zuten pertsonei buruz.

Web-orriaren bidez, panel guztietako testuak irakur ditzakegu, bai eta testu horiek guztiak audioetan entzun ere (ikusten dugun gezi txikiak emango digu azkenengo informazio hori, eta panelean klikatuta paneleko testu osoa agertuko zaigu).
Horrez gainera, jaso dira 1932tik 1980ra bitartean egindako euskarazko irratsaioetatik ateratako audio batzuk ere. Adibidez, Arrate Irratiak umeentzat egindako programetatik, edo Karmele Esnalek zinemari eta emakumeei buruz prestatu zituen programetatik. Ez dugu ahaztu behar euskarazko lehenengo irrati emisioak sortu zirela gure liburuak argia ikusi zuen urte berean, 1925ean, eta euskarazko programazio egonkorra (Euskal Irratsaioa) 1932an.
Eskueran daude, baita ere, erakusketako argazki batzuk eta ETBk material multimedia gisa prestatu duen bideoa.