2015 urr 09

IV. EZTABAIDA LIGA

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuren aretoan izan da IV. Unibertsitate arteko Eztabaida Ligaren finala.
Lekua Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkuren aretoa.
Datak: oir, 09/10/2015 - oir, 09/10/2015
Ordua: 12:30H - 14:00H
Emisioa:
  • Kanala 2
  • IV. EZTABAIDA LIGA IV. EZTABAIDA LIGAREN FINALA Jaitsi
     
     
     
    Euskara hizkuntza erabilgarri bezala duten unibertsitateen artean egiten da txapelketa hau. 2015 urteko txapelketarako baieztapena honako unibertsitateek eman dute: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA), Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea.
     
    Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriak, Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznárez andreak eta Mahaiko kideek egin die ongietorria parte hartzaileei osoko bilkuren aretoan 12:20ean. 12:30etik aurrera irabazi dituzten taldeek hartu dute hitza gaiaz eztabaidatzeko: Nahikoa parte hartzen du gure gizarteak politikan?
     
    Ikuspegi berezia eskaini dute jesarlekuek: Ligan parte hartzen duten taldeetako ordezkariek bete dituzte Legebiltzarkideak eta Eusko Jaurlaritzako kideek bete ohi dituzten lekuak. Ligaren lehen jardunaldia, egun honetan, UPV-EHUko Letren Fakultatean egin da. Taldeen ordezkariek denbora neurtua izan dute hitz egiteko.
     
    Epaimahaiak eztabaidatu ondoren, Tomas Moro aretoan izan da sari-banaketa. Eusko Legebiltzarreko lehendakariak Nafarroako Parlamentuko presidenteak eta unibertsitateetako ordezkariek banatu dituzte diplomak, eta horrekin emanzaio amaiera IV. Unibertsitate Ligaren edizio honi.