2018 mai 31

HAURREN OSOKO BILKURA

Lehen hezkuntzako 75 ikaslek Legebiltzarreko eserlekuak bete dituzte. Aldeas Infantiles SOSek urtero antolatzen du “Legebiltzarkide egun batez” Haurren Osoko Bilkura, honako balioetaz hausnartzera gonbidatzeko: haurrak bere buruan, besteengan eta bizi garen munduan konfidantza izatearen garrantziaz, horrela indarkeria eta haur-bakardadea saihesteko. Aurten, “Abraza tus valores” heziketa programaren baitan, konfidantza landu dute balio nagusi moduan Euskadiko 86 ikastetxetako Haur eta Lehen hezkuntzako 8.600 ikaslek.
Lekua Osoko bilkuren aretoa
Datak: leh, 04/06/2018 - leh, 04/06/2018
Ordua: 12:00
Emisioa:
  • Kanala 3
  • Lehenik eta behin, Mahaiko ordezkariak aukeratu dituzte ikasleek, haien hitzaldiak entzun ondoren. Hautagaiak honako hauek izan dira: Ireane Bengoa eta Zuriñe Casado (Inmaculada Concepción ikastetxea - Araba); Uxue Aretxabala eta Uxue Pérez (Avellaneda Ikastetxea – Bizkaia) eta Keila Elías eta Joane Zárate (María Reina Eskola - Gipuzkoa). Haiek guztiek adierazi dute Euskadiko bizitza hobetzeko asmoa dutela, eta bat etorri dira aukeratuak izanez gero gauzatuko lituzketen proposamen batzuetan. Joane izan da Legebiltzarreko lehendakaria, Uxue Pérez lehenengo lehendakariordea, Zuriñe bigarren lehendakariordea, Ireane lehenengo idazkaria, Uxue Aretxabala bigarren idazkaria eta Keila legelari nagusia

    Eguerdiko 12:00etan, "botere-aldaketarekin" hasi da bilkura, Bakartxo Tejeria lehendakariaren eta Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideen eskutik. Mahaikideek beren tokiak utzi dizkiete bilkura gidatu duten ikasleei, eta haiek hartu dute mahaiburutza, Mahaiko kideek eman dizkieten aholkuak entzun ondoren.

    Behin haurren legebiltzar Mahaia osatuta, Bakartxo Tejeria lehendakariak, Mahaiko kideek, Pedro Puig Perez Espainiako Aldeas Infantiles SOSeko lehendakariak eta gainerako gonbidatuek palkoak bete dituzte. Haiek guztiek arretaz jarraitu dute osoko bilkura palko horietatik. Guztiak eseri ondoren hasi dira ikasleen hitzaldiak.

    Tribunatik, ikastetxe bakoitzeko bi ikaslek irakurri dituzte beren ikaskideekin batera geletan prestatu dituzten idazlan eta konpromiso guztiak. Konfiantza izan da ikasturtean zehar landu duten balioa, eta haien idazlanak ere, hain zuzen ere, gai horri buruzkoak izan dira.

    Gasteizko (Araba) Inmaculada Concepción ikastetxearen aldetik, David Hernández Gómezek eta Ainhize Porras López de la Callek parte hartu dute. Biek konfiantzaren pertzepzioa partekatu dute gainerako ikusleekin: "lagunak eta lankideek fidatzen dituzten pertsonak aukera gehiago dituzte arazoei aurre egiteko, elkarrizketa zintzoa eta elkarrekiko laguntza oinarritzat".

    Asier Serrano Arnaizek eta Ane Baoting García Sánchezek, Sodupeko  Avellaneda Ikastetxekoek, konfiantza gure gizartean gutxitu dela azpimarratu dute: "bizi dugun aro digitalean, zaila da benetakoa edo faltsua bereiztea ... benetan mesfidantza sortzen da ..."

    Azkenik, Maialen Morate Altolaguirrek eta Mara Ledesma Rodríguezek, María Reina eskolako ikasleek aurten ikertu duten balioaren hazkundea areagotu dute eta, gainera, konfiantzaz gain, gizartean errespetua eta erabakiak hartzeko gaitasuna dute: "Arazo bat detektatzen dugunean , kontuz ibili behar dugu eta pentsatu birritan. Orduan, arazoaren konponbidea ausardia izan behar dugu, eta, azkenik, konpontzeko erabakia hartu behar dugu”

    Hitzaldiak amaitu ondoren, 6 bozeramailek konpromiso batzuk aurkeztu dituzte eta bozkatzeko txanda ireki da. Legebiltzarkide txiki guztiek boto-kutxa pasatu dute beren proposamen gogokoena erabakitzen eta aukeratutakoa betetzeko konpromisoa hartzen.

    Boto kopuru handiena lortu duen konpromisoa 3. izan da: "Baikorrak izango gara. Hemendik aurrera hauek izango dira geure buruari sarritan esango dizkiogun esaldiak ”dena ongi joango da” eta “nik ahal dut””. Bigarrenean aukeratu dute “Ez dugu geure burua alderatuko besteekin. Alde onak eta alde txarrak ditugu baina gu gara gure altxorrik bereziena” eta hirugarrenean berdinketa izan da 5. eta 8. konpromisoak, hauek honela  esaten dute: “Besteen iritzia kontuan hartu erabakiak hartzeko orduan” eta “Beti pertsonarik ahulenaren alde egin eta bere interesak defendatu”