2015 mai 19

UMEEN OSOKO BILKURA

Urkide (Vitoria-Gasteiz), Sagrado Corazón-Mundaiz (Donostia) eta Txomin Aresti (Leioa) ikastetxeetako ikasleek "arretari" buruz hausnarketa egin dute Aldeas Infantilesek antolatutako Legebiltzarkide egun batez ekimenaren baitan
Lekua Osoko Bilkuraren aretoa
Datak: art, 19/05/2015 - art, 19/05/2015
Ordua: 11:00H - 12:00H
Emisioa:
  • Kanala 1
  • UMEEN OSOKO BILKURA UMEEN OSOKO BILKURA Jaitsi
     
     
     
    Urkide (Vitoria-Gasteiz), Sagrado Corazón-Mundaiz (Donostia) eta Txomin Aresti (Leioa) ikastetxeetako ikasleek "arretari" buruz hausnarketa egin dute Aldeas Infantilesek antolatutako Legebiltzarkide egun batez ekimenaren baitan
     
     
    Lehen Hezkuntzako 75 ikasle eseri dira Legebiltzarreko aulkietan, “Legebiltzarkideak egun batez” ekimenaren baitan. Aldeas Infantiles SOS-ek antolatu duen ekitaldiarekin ahalbideratu nahi dute haurrek gogoeta egin dezaten “Arretaren” inguruan; hori baita “Abraza tus valores” heziketa-programaren gaia. Horretan lanean dabiltza Euskal Herriko 86 ikastetxetako 8.600 ikasle.

    Legebiltzarkide gaztetxoak ondorengo ikastetxetik etorri dira: Gasteizeko Urkide, Donostiako Mundaiz eta Leioako Txomin Aresti Ikastetxetik.

    Egin duten lehenengo gauza izan da bere Mahaikideak aukeratzea ikastetxe bakoitzeko bi ikaslek bere kandidaturarako hitzaldia entzun ondoren. Haurren Bilkuraren lehendakaria izan da June Ortigala (Urkide), lehenengo lehendakariordea Maider Pérez (Txomin Aresti), eta bigarren lehendakariordea Eider Sanz (Mundaiz); lehenengo idazkaria izan da Daniel Arenas (Mundaiz) eta bigarren idazkaria Elena Contreras (Txomin Aresti). Legelari nagusia izateko hautatu dute Iñaki de Irazu (Urkide). Guztiak Euskal Herrian bizitza hobetzeko gogoeta adierazi dute eta bat egin dute zenbait ekimenekin lehendakaria hautatuta izateko, hala nola, ingurumenaren zaintza, garraio ez kutsatzailea hobekuntza, gutxietsi herrialdeetako pertsonekin solidarioak izatea edo, zailtasunak dituzten auzokoen beharrekin adi egotea.

    Osoko Bilkura hasi da boterearen eskualdatzearekin. Bakartxo Tejeria lehendakariak eta Eusko Legebiltzarreko Mahaikideek bere lekua utzi diete umeei eta aholkuak eman dizkiete.

    Ondoren Ikastetxe bakoitzeko bi ikaslek azaldu dituzte tribunatik klasean bere lagunekin prestatu dituzten konpromisoak. Gaia izan da arreta, aurten Aldeas Infantiles SOS elkarteak horren inguruan prestatu duelako hezkuntzako materiala.Ondoren, bozkatu egin dute gehien gustatu zaien proposamena. Konpromisorik bozkatuena izan da: "Prest egongo gara gure inguruko jendeari entzuteko eta beharrezkoa izatekotan, laguntzeko ere".

    Haurren bilkura honetan egon dira Bakartxo Tejeria, Legebiltzarreko lehendakaria; Javier Martín Burillo, Aldeas Infantiles SOSeko lehendakariordea, eta Eusko Legebiltzarreko Mahaiko eta Legebiltzar taldeetako kideak.