2017 ots 24

OINARRIZKO HIZTEGI JURIDIKO - PARLAMENTARIOAREN AURKEZPENA

Bakartxo Tejeriak parte hartu du Oinarrizko Hiztegi Juridiko-parlamentarioaren aurkezpenean. Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek, Euskaltzaindiak koordinazio eta zuzentzeko lana eginez, sortu dute hiztegi berri hau
Lekua Bilboko Euskaltzaindiaren egoitza
Datak: oir, 24/02/2017 - oir, 24/02/2017
Ordua: 9:30
OINARRIZKO HIZTEGI JURIDIKO - PARLAMENTARIOAREN AURKEZPENA Oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarios Jaitsi

“Euskarak arabarrak, bizkaitarrak, gipuzkoarrak eta nafarrak eta gurekin batera zuberotarrak, baxenabartarrak eta lapurtarrak elkartzen gaitu”, nabarmendu du Eusko Legebiltzarreko lehendakariak

“Oinarrizko Hiztegi Juridiko-parlamentarioarekin beste aurrera pausu bat eman dugu euskararen normalizazio eta arautze bidean: euskararen eremuko bost ganbara legegileok euskararen alde bat egin dugu terminologia parlamentarioa batuz”, nabarmendu du Eusko Legebiltzarreko presidenteak. “Eta bat egite horrek esan nahi berezia du, lehen aldia delako, eta euskararen inguruan eta euskararen alde bat egin dugulako”, gaineratu du.

“Euskara guztiona da,  arabarrak, bizkaitarrak, gipuzkoarrak eta nafarrak eta gurekin batera zuberotarrak, baxenabartarrak eta lapurtarrak elkarrekin dugun ondarea”, gogoratu du. Eta horren harira, “euskarak elkartzen gaitu” azpimarratu du. “Zaindu eta erabil dezagun euskara eta jarrai dezagun lanean orain eta hurrengo belaunaldiek ezagutu dezaten benetako hizkuntza askatasuna”, amaitu du. 

                  BIDEOAK:

Ainhoa Aznarez   Pedro Elosegi

Eider Mendoza     Ana Otaduy

Andrés Urrutia     Gonbidatuak

                                                                                                                                                            Liburua