2018 mai 24

DATUEN BABESA

2018ko maiatzaren 25etik aurrera indarrean izango den araudia
Lekua Eusko Legebiltzarra
Datak: oir, 25/05/2018 - oir, 25/05/2018

Europar Batasuneko Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorra, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, indarrean sartuko da 2018ko maiatzaren 25ean

Garrantzi handiko araua da hori, izan ere, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 8. artikuluan jasotako funtsezko eskubide bat arautzen baitu lehenengoz Europa osoan.

Eusko Legebiltzarrak, Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2018ko martxoaren 27ko erabakiaren bidez, datu-pertsonalen fitxategien tratamendurako barne-erregistroa sortzea onetsi zuen, Europako Erregelamendu horren aplikazioak berekin dakartzan betebeharrak betez. Erregistro horretan daude Eusko Legebiltzarreko Administrazioak dituen datu-fitxategiak, beren elementu erabakigarri guztiekin. Eusko Legebiltzarraren jarduera gidatzen duen gardentasun-printzipioa betez, herritarrek eskura izango dute erregistro hori ondoko estekan: dokumentuan

Bestalde, Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren erabaki haren bidez Datuak Babesteko ordezkariaren figura sortu zen, zeinak funtsean erakundea informatu eta aholkatzeko ardura baitu datuen tratamenduari dagokionez, bai eta tratamenduaren arduradunak datuak babesteko arauak betetzen dituela gainbegiratzekoa ere.

Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko, helbide elektroniko honetara jo dezakezue:datuenbabesa@legebiltzarra.eus