2016 api 11

ATEAK ZABALIK

"Ateak zabalik" jardunaldia egingo du eraketaren 36. urteurrenaren karietarat.
Lekua Eusko Legebiltzarra
Datak: oir, 15/04/2016 - oir, 15/04/2016
Ordua: 10:00 - 21:00

ZER DA?

Nahi duten herritarrak Eusko Legebiltzarraren egoitzara sartu ahal izango dira, goizeko 10etatik gaueko 9etara. Horretarako Floridako Ibilbideko sarrerara hurbildu beharko dute, beren nortasuna frogatzen duen agiri batekin.

Nahiz eta bisita gidatuak ohikoak diren euskal Ganberan, bigarren aldiz antolatuko da horrelako ezaugarriak eta formatua dituen jardunaldi bat. Jardunaldiaren helburua da Legebiltzarra herritarrengana hurbiltzea.

ZER IKUSIKO DUGU?

Goizeko 10:00etan Eusko Legebiltzarreko lehendakariak eta Mahaikideek irekiko dute Florida Parkeko atea herritarrak sartzeko hurrengo ibilbidea egiteko aukerarekin: 

Sarrera:

Argazkiak "Institutu zaharra"

Prentsa-aretoa

Photocall

Osoko Bilkuren aretoa

Umeentzako txokoa

Bigarren solairua

Presidenteen galeria

Palkoak

Hirugarren solairua

Batzordeen aretoak

Tomas Moro aretoa

Bideoen gunea

Etorriko diren guztiei oroigarri bat emateko gunea

Kafetegia

ZURE ARGAZKIA ESKURATU NAHI DUZU?

Eusko Legebiltzarrak gune berezia prestatu du zu argazkia ikusteko eta jeisteko. (http://hodei.legebiltzarra.eus/public.php?service=files&t=0f15f8aa7257e2661979b8e23a2a60fd)

Gune hau apirilaren 22ra arte izango da irekita.