2017 aza 22

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Kanpainarekin bat egiteko, Eusko Legebiltzarrak puntu lila jarri du bere aurrealdean.
Lekua Eusko Legebiltzarra
Datak: azk, 22/11/2017 - lar, 25/11/2017
Ordua: Todo el día
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA Bakartxo Tejeria Jaitsi

Eusko Legebiltzarrak "puntu lila" ezagutarazi eta bere aurrealdean erakutsi du .

Emakundek euskal erakundeetan bultzatu duen kanpainak ikusgarri egin nahi du emakumeen aurkako indarkeriaren gaineko arbuioa Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lila. Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.

Osoko bilkura amaitzean, Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriak irakurri du Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta adierazpen instituzionala.