2018 abe 04

EUSKO LEGEBILTZARRAREN PROZEDURA PARLAMENTARIOARI BURUZKO SIMULAZIOA

Lehenengo edizio hau jarduera parlamentarioa islatzeko saiakera bat izan da, Osoko bilkura bat eginez Eusko Legebiltzarreko egoitzan
Lekua Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuren aretoa
Datak: oir, 30/11/2018 - oir, 30/11/2018
Ordua: 10:00 - 11:30
EUSKO LEGEBILTZARRAREN PROZEDURA PARLAMENTARIOARI BURUZKO SIMULAZIOA Eusko Legebiltzarraren prozedura parlamentarioari buruzko simulazioa Jaitsi

Proiektu hau Deustuko Unibertsitateko eztabaida taldean parte hartzen duten ikasle batzuen ekimena da, Bilboko Udalaren Balioak Martxan deialdian aurkeztua eta saritua, eta Eusko Legebiltzarraren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmenari esker gauzatua.

Ekitaldia 10:00etan hasi da Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren agurrarekin. Jarraian, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, mahaikideak eta beste agintariak, palkoetara abiatu dira bertatik jarraitzeko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lege-proposamenaren eztabaida.