2018 urr 18

WORLD KAFEA "BERDINTASUNA JORRATZEN"

Emakundek sustatutako XV. Berdintasunerako Foroan sartutako jarduera
Lekua Tomas Moro aretoa - Eusko Legebiltzarra
Datak: azk, 21/11/2018 - azk, 21/11/2018
Ordua: 10:00-13:00

Gasteizko Koldo Mitxelena BHIko Batxilergoko 1. mailako ikasleek eta Eusko Legebiltzarreko ordezkariek batera landu dituzte berdintasunari buruzko bere ikuspuntuak

Eusko Legebiltzarrak urtero parte hartzen du Emakundek sustatzen duen Berdintasun Foroan. XV. Foroa gidatzen duen haria da "Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna". Aurten, bestalde, Eusko Legebiltzarrak, erakundea osatzen dugun arlo guztien baterako lanetik abiatuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana (2018-2022) egin eta onartu du.

Ekitaldian Bakartxo Tejeria Euko Legebiltzarreko lehendakariak eta Izaskun Landaida Emakaundeko zuzendariak parte hartu dute.

Gaurko jardueran berdintasunari buruzko gogoeta bateratua proposatu da, Gasteizko Koldo Mitxelena BHIko Batxilergoko 1. mailan dauden 34 neska, 11 mutil eta 3 irakaslek, Legebiltzarreko parlamentari eta langileekin konpartitua.

Talde-lanean berdintasunaren arloan dauden ahuleziak identifikatu dituzte lau arlotan: berdintasuna enpleguan eta lanbidea aukeratzerakoan, denbora librearen erabilera eta aisialdia, berdintasuna gizartean parte-hartzerakoan eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarte libre bat eraikitzea.

Berdintasuna alor horietan ematen ez dela kontutan izanda, honako erronkak plantatu dituzte: berdintasunaren balioen heziketan arreta jartzea eta aniztasun sexualari, harreman afektiboei eta maitasun ereduei buruzko informazioa eta heziketa, norbanakoaren arduratik abiatuta. Zenbait ekintza positibo ere aipatu dira, esaterako, emakumeen kirola bultzatu eta ikusgarri bihurtzea, soldata berdintasuna bermatzeko lege bat egitea eta merkatuan dauden enpresen produktu sexistak geldiarazteko dugun aukera.

Iritzi guztiak izan dira ongietorriak, errespetuz hitz egin eta entzun dituzte iritzi horiek eta guztien parte hartzea bilatu da.