2019 urr 16

Hezkuntzako sailburuak 2019-2023 aldirako Hezkuntza Azpiegituren Plana aurkeztuko du, Hezkuntza Batzoredearen bileran

Beste alde batetik, galdera egingo diote Basauriko Jose Etxegarai HLHI ikastetxeko “euste-hormaren egitura indartzea” obrari buruzkoa eta ordezkapenen araudia bete, ikasle eta ikastetxeen beharretara egokitu eta formula berriak aztertzeko mahaia abian jartzeari buruzko legez besteko proposamena eztabaidatuko dute
Cristina Uriarte Jaitsi
Gai-zerrenda:
- Hezkuntzako sailburuaren agerraldia, norberak eskatuta, 2019-2023 aldirako Hezkuntza Azpiegituren Plana aurkezteko.
- Galdera, Rebeka Ubera Aranzeta, EH Bildu talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindakoa Hezkuntzako sailburuari egina, Basauriko Jose Etxegarai HLHI ikastetxeko “euste-hormaren egitura indartzea” obrari buruzkoa.
- Legez besteko proposamena, EH Bildu talde parlamentarioak egindakoa, ordezkapenen araudia bete, ikasle eta ikastetxeen beharretara egokitu eta formula berriak aztertzeko mahaia abian jartzeari buruzkoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena.
Kanpoko lotura: Informazio gehiago