2019 eka 21

Roberto Gonzalez de Viñaspreren, Euskaltzaindiako kide eta onomastikan adituaren, eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren agerraldia Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean

"Kantabria Mendilerroa" edo "Toloño" izenari buruzko eztabaida egongo da. Horretaz gain, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak azalpenak emango ditu 2019 Scotland Goes Basque programaren nondik norakoen inguruan
Roberto González de Viñaspre - Erramun Osa Jaitsi
Gai-zerrenda:
- Euskaltzaindiako Arabako kide eta onomastikan aditua, Roberto Gonzalez de Viñaspre jaunaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Josu Estarrona Elizondo, EH Bildu talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaera jarraituz, Arabako Errioxako herritarren kezkak argitu eta azalpenak emateko Toloño Mendilerroaren izenaren inguruan. (11\10\06\03\00620), (11\10\06\03\00624)
- Legez besteko proposamena, Euskal Talde Popularra talde parlamentarioak egindakoa, UPV/EHUko Geografia eta Historia Sailari "Kantabria Mendilerroa" edo "Toloño" izenari buruzko txosten bat eskatzeari buruzkoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00558)
- Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Jasone Agirre Garitaonandia, EH Bildu talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaera jarraituz, Azalpenak eman ditzan 2019 Scotland Goes Basque programaren nondik norakoen inguruan. (11\10\06\03\00669)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago