2019 ira 16

Euskadiko GGKEen Koordinakundeko ordezkarien eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren agerraldia Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordean

Agerraldien ondoren, Legebiltzarra ordezkatuko duten Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreko kideak izendatuko ditu batzordeak
Sofía Marroquin Jaitsi

Gai-zerrenda:
- Euskadiko GGKEen Koordinakundeko ordezkariaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, argibideak emateko Eusko Jaurlaritzak garapenaren lankidetzarako duen ereduaren inplikazioei buruz eta Garapenerako Lankidetzari buruzko Legea ez betetzeari buruz. (11\10\06\03\00693)

- Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Iñigo Martínez Zatón, Elkarrekin Podemos talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaera jarraituz, Agentziaren aurrekontu-garapena eta planifikazioa azal ditzan. (11\10\06\03\00629)

- Legebiltzarra ordezkatuko duten Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreko kideak izendatzea. (11\11\07\23\00001)

Kanpoko lotura: Informazio gehiago