2019 urr 16

UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrako zuzendariak aurkeztuko du Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2018ko txostena.

Julen Arzuaga batzordeko idazkaria izendatu dute
Jon Mirena Landa Jaitsi
Gai-zerrenda:
- Erakunde, Segurtasun eta Gobernantza Publikoaren Batzordeko idazkaria izendatzea.
- UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrako zuzendariaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Iñigo Iturrate Ibarra eta José Antonio Pastor Garrido, Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak talde parlamentarioen legebiltzarkideek egindako eskaerari jarraituz, aurkez dezan Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2018ko txostena.
- Legez besteko proposamena, EH Bildu talde parlamentarioak egindakoa, Euskaraz hitz egitea Ertzaintzari eskatzeagatik identifikatutako herritarrari ezarritako isuna bertan behera uzteari buruzkoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena.
Kanpoko lotura: Informazio gehiago