2019 aza 25

Eusko Legebiltzarrak "puntu lila" ezagutarazi eta egoitzaren aurrealdean jartzen du

Emakundek euskal erakundeetan bultzatu duen kanpainak ikustarazi nahi du emakumeen aurkako indarkeriaren gaitzespena, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean

Hori horrela, kanpainarekin bat egiteko, Eusko Legebiltzarrak puntu lila jarri du egoitzaren aurrealdean, azaroaren 25ean.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lila. Sinbolo hori publikoki erakusteak adierazten du emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era horretako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.

Azaroaren 21eko osoko bilkuran, Legebiltzarreko lehendakariak irakurri zuen Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta egindako adierazpen instituzionala