2020 urt 27

Eusko Legebiltzarrak bat egin du Holokaustoaren Oroimenerako Europako Eguna dela eta antolatutako ekitaldiekin

Atxikimendua adierazteko, suontzi bat ipini da kanpoaldean

2013ko maiatzaren 14an, Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren bileran, Legebiltzarreko lehendakariak jakinarazi zuen Espainiako Komunitate Judutarren Federazioak eskatu ziola oroitzapen-ekitaldi bat egin zezala Legebiltzarrak urtero, urtarrilaren 27an, Holokaustoaren Egunean. Mahaiak baiezpenez onartu zuen.


Ekimen honekin, Eusko Legebiltzarrak  bat egiten du Holokaustoaren oroitzapenerako ekitaldiekin, Europako Parlamentuaren 2005eko urtarrilaren 27ko P6_TA (2005)0018 Ebazpenari jarraituz. Izan ere, ebazpen horren bidez erabaki zuen urtarrilaren 27a Holokaustoaren Oroimenerako Europako Eguna izan zedila, eta estatu kideetako gobernu eta parlamentuak gonbidatuak daude oroitzapen-ekitaldiekin bat egitera.
Urtarrilaren 27a aukeratzeko arrazoia da 1945eko halako egun batean askatu zela Auschwitz-Birkenau deuseztatze-esparrua.


Horregatik, Eusko Legebiltzarrak bere egoitzaren kanpoaldean jarria izango du suontzia datorren astelehenean, egun osoan zehar, oroitzapen horrekiko atxikimendua adierazteko.