2019 eka 26

Eusko Legebiltzarrak bat egin du Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Eguna gogoratzeko ekitaldiekin

Oroitzapen horrekiko atxikimendua adierazteko Legebiltzarraren kanpoaldean kartela jarri da eta suontzia piztua izango da egun osoan, Gauerdiko iparrorratza eskulturaren aurrean
Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Eguna Jaitsi

Pasa den ostegunean, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, aho-batez legez besteko proposamen bat onartu zen. Testuan euskal erakundeei eskatzen zaie Nazio Batuen ekimenarekin bat dezaten, ekainaren 26an Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Eguna gogoratzeko.