2019 abe 09

Bizitegi-bazterkeria egoeran dauden emakumeen errealitatea nabarmendu nahi du Bizitegi Elkarteak eta Eragin Bilbok, bere aldetik, gazteek pairatzen dituzten lan-baldintzak salatzen ditu

Agerraldien ondoren, Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordeko kideek eztabaidatuko dituzte doktore ez diren ikertzaileen soldata duintzeko hartu beharreko neurriak

Gai-zerrenda:
- Bizitegi Elkarteko ordezkariaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Tinixara Guanche Suárez Elkarrekin Podemos talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, aurkezteko bizitegi-bazterkeria egoeran dauden emakumeen errealitateari buruzko azterlana. (11\10\06\03\00704)
- Eragin Bilbo Gazte Prekarizatuen Asanbladako ordezkariaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, azalpenak emateko gazteek pairatzen dituzten lan-baldintza eta kontsumo-eredu berrien gainean eta konponbideak bilatzeko. (11\10\06\03\00760)
- Legez besteko proposamena, EH Bildu talde parlamentarioak egindakoa, Doktore ez diren ikertzaileen soldata duintzeko hartu beharreko neurriei buruzkoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00660)

Kanpoko lotura: Informazio gehiago