2019 abe 20

Bateraezintasun Batzordeak aztertu du Yahcov Ruiz legebiltzarkideak dituen jarduerei buruz eginiko adierazpena

Horretaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kideak izateko hautagaien dokumentazioa aztertu dute

Gai-zerrenda:

– Bateraezintasunen eta jardueren azalpena:

Yahcov Ruiz Chico legebiltzarkideak eginkizun edo kargu publikoetan aritzeari buruz eta dituen jarduerei buruz eginiko adierazpena aztertzea, legebiltzarkide izatearekin bateraezintasunik den ala ez erabakitzeko (11\01\01\00\00091)

– Izendapena / Bateraezintasunen irizpena:

Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kideak izateko hautagaiak proposatu dituzten talde parlamentarioek bidalitako dokumentazioa aztertzea (11\11\07\01\00001)

 

Kanpoko lotura: Informazio gehiago