2019 eka 25

Bateraezintasun Batzordeak aztertu ditu Joseba Díez Antxustegi eta Carmen Solorzano Sanchez legebiltzarkide berrien bateraezintasunen eta jardueren adierazpenak

Joseba Díez Antxustegik Ana Isabel Oregi Bastarrika ordezkatzen du eta Carmen Solorzano Sanchez, Luke Uribe-Etxebarria Apalategiren ordez arituko da
Bateraezintasun batzordea Jaitsi

Gai-zerrenda:

Joseba Díez Antxustegi legebiltzarkideak eginkizun edo kargu publikoetan aritzeari buruz eta dituen jarduerei buruz egin duen adierazpena aztertzea, legebiltzarkide izatearekin bateraezintasunik den ala ez erabakitzeko.

Carmen Solorzano Sanchez legebiltzarkideak eginkizun edo kargu publikoetan aritzeari buruz eta dituen jarduerei buruz egin duen adierazpena aztertzea, legebiltzarkide izatearekin bateraezintasunik den ala ez erabakitzeko.

 

Kanpoko lotura: Informazio gehiago