2020 ots 04

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak Euskadiko mugikortasun jasangarriaren lege-proiektua aurkezten du

Arantxa Tapiaren ondoren, agerraldia egingo dute Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendariak, Arabako Parke Teknologikoko kudeatzaileak eta HAZI Fundazioko zuzendariak De Miguel auziaren ondorioei buruz informazioa emateko
Arantxa Tapia Jaitsi
Gai-zerrenda:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuaren agerraldia, norberak eskatuta, Euskadiko mugikortasun jasangarriaren lege-proiektua aurkezteko. (11\10\06\02\00106)
- Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea, zuzendari nagusiaren eta Arabako Parke Teknologikoa, kudeatzailearen agerraldia, Batzordeak eskatuta, Larraitz Ugarte Zubizarreta EH Bildu talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, azalpenak eman ditzaten, De Miguel auzia delakoan egon den zigor-epaia ezagutu ondoren, Arabako Parke Teknologikoan izango dituen ondorioei buruz. (11\10\06\03\00796)
- HAZI Fundazioko zuzendariaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Larraitz Ugarte Zubizarreta EH Bildu talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, Alfredo de Miguelen lan-egoera eta betebeharrak argitzeko asmoz eta beraren lanpostuan jarraitu izanaren erabakia azaltzeko. (11\10\06\03\00798)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago