2019 abe 18

Segurtasuneko sailburuak azalduko ditu Ertzaintzak terrorismo jihadistaren aurreko alerta-maila malgutu eta sektorializatzearen alde adierazitako asmoa eta Poliziari buruzko Legearen bosgarren aldaketaren inguruan sortutako desadostasunak

Ondoren Eudelen eta Emakunderen ordezkariek ekarpenak egingo dizkiote EAEko kultu-lekuei edo -zentroei eta erlijio-aniztasunari buruzko lege-proiektuari
Estefanía Beltrán de Heredia - Juan Vicente Bilbao Jaitsi

Gai-zerrenda:
- Segurtasuneko sailburuaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularra talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, azalpenak emateko Ertzaintzak terrorismo jihadistaren aurreko alerta-maila malgutu eta sektorializatzearen alde adierazitako asmoari buruz.
- Segurtasuneko sailburuaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Julen Arzuaga Gumuzio EH Bildu talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen bosgarren aldaketarako ekainaren 27ko 7/2019 Legearekin Espainiako Gobernuak dituen desadostasunak azaltzeko.
- Agerraldiak, Batzordeak eskatuta, ekarpenak egiteko Euskal Autonomia Erkidegoko kultu-lekuei edo -zentroei eta erlijio-aniztasunari buruzko lege-proiektuaren gainean.
          - Eudel

          - Emakunde

 

Kanpoko lotura: Informazio gehiago