2020 api 24

Diputazio Iraunkorrak bilera hasi du minutu bateko isilunea eginez Covid-19ko biktimengatik

Jarraian, Lehendakariak agerraldia egin du eta legez besteko bi proposamen eztabaidatu dira

BILERAREN BIDEOAK IKUSTEKO

 

Gai-zerrenda:

1. 2020ko apirilaren 17an egindako bilkuraren akta irakurri eta, hala badagokio, onestea
2. Lehendakariaren agerraldia, berak eskatuta, COVID-19k eragindako osasun-egoera eta haren bilakaera azaltzeko, bai eta apirilaren 2ko agerralditik aurrera hartutako neurriak azaltzeko ere 
3. Lehenbailehen eztabaidatzeko Eba Blanco de Angulo, Josu Estarrona Elizondo, Maddalen Iriarte Okiñena, Rebeka Ubera Aranzeta eta Unai Urruzuno Urresti legebiltzarkideek egindako legez besteko proposamena, COVID-19aren larrialdiak merkataritza, ostalaritza eta turismoaren sektoreetan eragindako diru-galeren aurrean saltoki txikiak eta herritarron ekonomia laguntzeko bonu-dendak sortzeari buruz
4. Lehenbailehen eztabaidatzeko Eba Blanco de Angulo, Josu Estarrona Elizondo, Maddalen Iriarte Okiñena, Rebeka Ubera Aranzeta eta Unai Urruzuno Urresti legebiltzarkideek egindako legez besteko proposamena, COVID-19ak kulturan eragin dituen eta eragingo dituen kalteei aurre egiteko premiazko neurriei buruz
 5. Eskariak eta galderak

Kanpoko lotura: Informazio gehiago