2019 aza 05

Bozeramaileen Batzarrak finkatu du azaroaren 14ko osoko bilkurako gai-zerrenda

Bilera 12:00etan hasi da

2019ko AZAROAREN 14an 09:30ean EGITEKOA DEN OSOKO BILKURAKO GAI-ZERRENDA

Aldez aurreko gaia. Behin betiko ebaztea urriaren 31ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz,  EH Bildu eta Elkarrekin Podemos talde parlamentarioek egindako legez besteko proposamenari dagokionez, Ulia eta Jaizkibelgo itsas-ingurunearen babesa bultzatzeari buruz.[ 11\11\02\01\00609]

1. Mozioa, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, hein handi batean diru publikoarekin eraikitako telekomunikazioaren sarea Euskaltel enpresan gelditzeko Jaurlaritzak hartu beharreko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11\11\03\00\00153]

2. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, zaintzaren alorreko prekarietatearen kontrako talka-planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11\11\02\01\00647]

3. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, Arabako Errioxako ardoen, txakolinaren, zenbait gaztaren eta arrain-kontserba batzuen esportazioari zerga-mugak ezartzea errefusatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11\11\02\01\00644]

4. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, etxeko langileek Gizarte Segurantzan egoki kotizatzen dutela ziurtatzeko presazko neurriak hartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11\11\02\01\00617]

5. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Euskal ikertzaileek "brexit"aren ondorioz Erresuma Batuan izan dezaketen egoerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11\11\02\01\00648]