2019 aza 22

Eusko Legebiltzarreko lehendakariak Saharako herriari laguntzeko taldearteko parlamentarioen topaketaren buru izan da, Saharar Herriarekiko Laguntza eta Elkartasunerako Europako 44. konferentzia (EUCOCO) hasi aurretik

Bertan izan dira ondoko erakundetako ordezkariak: Eusko Legebiltzarra, Diputatuen Kongresua, Nafarroako Parlamentua, Balear Uharteetako Parlamentua, Kantabriako Parlamentua, Galiziako Parlamentua, Task Force, eta Aljeriako bi ganbera legegileak: Conseil de la Nation d 'Algérie; eta Assemblée Populaire Nationale Algérienne

Egitaraua

- Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriaren ongietorri-hitzak.

- Carmelo Barrioren hitzaldia, 'Bakea eta askatasuna Saharan' taldeartekoaren koordinatzailea.

- Aljeriako Kontseilu Nazionaleko ordezkariaren hitzaldia.

- Aljeriako Parlamentuko taldearteko presidentearen hitzaldia.

- Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko lehen ministroaren hitzaldia Mohamed Uali Akeik.