2019 urr 03

Ohiko osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean

Bozeramaileen Batzarra osoko bilkura hasi baino lehen bilduko da
Ohiko osoko bilkura Jaitsi

Gai-zerrenda:
1. Beste baterako utzi da: 2003tik Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko kudeaketako eskola-jantokien zerbitzu-ematea esleitzeko prozesua eta eratorritako erantzukizun politikoak ikertzeko batzordearen irizpena. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\10\03\00\00001)
2. Eztabaida eta behin betiko ebazpena, ea posible eta egoki den EH Bildu talde parlamentarioak egindako lege-proposamena, jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa sortzekoa, izapidetzen jarraitzea, Ebazpen Batzordearen 1/2019 erabakia dela eta. (11\09\02\02\00022)

3. Beste baterako utzi da: EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, iraupen luzeko langabetuak egoki artatzeko talka-plan iraunkor berria indarrean jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00538)
4. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, sare sozialetan zeharreko desberdintasun eta indarkeria matxistei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00467)
5. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, ETA erakunde terroristako kideei harrera, goraipamena eta omenaldia egiteko ekitaldiak eragozteko neurriak hartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00614)
6. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Euskadiko hondakin-urak saneatzeko proiektuen kofinantzaketaren gardentasunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00576)

Kanpoko lotura: Informazio gehiago