2019 urr 10

Ohiko osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean

Turkiak Siriako iparraldearen aurka egindako bonbardaketa eta inbasioari buruzko adierazpen instituzionalaren irakurketarekin amaitu da osoko bilkura
Ohiko osoko bilkura Jaitsi
Gai-zerrenda:
Aldez aurreko gaia: Behin betiko ebaztea urriaren 3ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz, Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamenari dagokionez, Euskadiko hondakin-urak saneatzeko proiektuen kofinantzaketaren gardentasunari buruz. (11\11\02\01\00576)
1. 2003tik Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko kudeaketako eskola-jantokien zerbitzu-ematea esleitzeko prozesua eta eratorritako erantzukizun politikoak ikertzeko batzordearen irizpena. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\10\03\00\00001)
2. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, iraupen luzeko langabetuak egoki artatzeko talka-plan iraunkor berria indarrean jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00538)
3. Beste baterako utzi da: Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, hiru "Harrera Morea", indarkeria sexualaren biktima eta bizirik atera direnentzako 24 orduko zerbitzu espezializatuak, sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00622)
4. Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, saltegiak modernizatzeko laguntza-programarako arauak ezarri eta 2019ko ekitaldirako deialdia egiten duen Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko maiatzaren 14ko Aginduan farmaziak kanpoan uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00143)
5. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, ikerkuntza eta garapenaren arloan 2020. urtean EAEn BPGaren % 3 inbertitzea lortzeko herri itun bat adosteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00046)
6. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Euskadin lan-baldintzak kontrolatzearen eta lan-araudia betetzearen arloko erakundearteko koordinazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00618)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago