2019 urr 17

Ohiko osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean

Landa Eremuko Emakumearen 2019ko Nazioarteko Egunari buruzko adierazpen instituzionalaren irakurketarekin amaitu da osoko bilkura

Gai-zerrenda:
1. Mozioa, Josu Estarrona Elizondo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, gazte-enpleguaren prekaritatearen ondorioz gazte-belaunaldi oso bat galtzeko arriskuaren aurrean Jaurlaritzaren asmoen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00132)
2. Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, gizarte-ekonomiaren euskal itun baterako lanari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00110)
3. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos talde parlamentarioek egindako lege-proposamena, euskal memoria historikoari buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\02\02\00040)

4. Mozioa, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Basque Country Logistic estrategiari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00137)

Kanpoko lotura: Informazio gehiago