2019 abe 20

Ohiko osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean

9:30ean hasi da
Ohiko osoko bilkura Jaitsi

Gai-zerrenda:
Aldez aurreko gaia: Mozioa, Nerea Kortajarena Ibañez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, EAEn gizarte-kohesioan ematen ari den atzerakadari buruz. Mozioari dagokionez, behin betiko ebaztea abenduaren 12ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz. (11\11\03\00\00158)

Ezetsia.


1. Lan eta Justizia Batzordearen irizpena, EAEko kooperatibena. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\01\00\00010)

Onartu egin da 11/2019 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Kooperatibena.


2. Lehenbailehen eta irakurraldi bakarreko prozeduraz eztabaidatzeko Euzko Abertzaleak, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, Euskal Sozialistak eta Euskal Talde Popularra talde parlamentarioek egindako lege-proposamena, Ehizaren martxoaren 17ko 2/2011 Legea aldatzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\02\02\00044)

Abenduaren 20ko 12/2019 Legea onartu da, Ehizaren martxoaren 17ko 2/2011 Legea aldatzekoa.


3. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako lege-proposamena, Euskadiko egonaldi turistikoen gaineko zergari buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\02\02\00036)

Aintzat hartzea ezetsi egin da.


4. Mozioa, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, uraren kanona arautzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00159)

EP taldearen osoko zuzenketa onetsi da.


5. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Euskadiko Hidrokarburoak Baltzua, SAren ezabapenaren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00482)

Ezetsia.

 

Transkripzioa                    Akordioak

Kanpoko lotura: Informazio gehiago