2020 ots 06

Ohiko bilkura-aldi berriko lehenengo osoko bilkura

Osoko bilkura hastean minutu bateko isilunea gorde da Gregorio Ordoñez legebiltzarkidea oroimendu eta omentzeko
Gregorio Ordoñezi omenaldi-ekitaldia Jaitsi

Gai-zerrenda:
1. Bateraezintasun Batzordearen irizpena, Yahcov Ruiz Chico legebiltzarkidearen bateragarritasun-egoerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\01\01\00\00091)

Irizpena onetsi da.


2. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko hautagaien bateragarritasun-egoeraren gainean eginda. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, kontseilu horretako kideak izendatzea. (11\11\07\01\00001)

Irizpena onetsi da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kideak hautatu dira. Hauek dira hautatutakoak: Adolfo Apiñaniz Diaz-Garaio, Ikoitz Arrese Otegi, Zorione Etxezarraga Ortuondo, Jose Ramon Garai Iturriondobeitia, Marcelino Hernández Garduño, Fernando Mijangos Ugarte eta Andoni Pérez Ayala.


3. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako lege-proposamena, Euskal Herriko Autonomi Elkartean jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legea aldatzeko. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\02\02\00042)

Aintzat hartzea onetsi da.


4. Mozioa, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Arabako ESIko kudeaketa ekonomikoan izandako irregulartasunei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00163)

EA-NV eta SV-ES taldeen osoko zuzenketaren bozketetan berdinketa izanda, hurrengo osoko bilkuran erabakiko da.


5. Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Eusko Jaurlaritzak Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluaren osaerari, antolamenduari, funtzionamenduari eta zereginei dagokienez dituen irizpideen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00161)

EA-NV, EP eta SV-ES taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.


6. Mozioa, Oihana Etxebarrieta Legrand EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, zaintza alorrean instituzioek hartu beharreko ardurei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00164)

EA-NV, SV-ES eta PV-ETP taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.


7. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, egungo eskola-mapa aztertu eta hobetu eta errealitate berrira egokitzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00305)

EA-NV, SV-ES eta PV-ETP taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.


8. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, erakunde eskudunek Errioxa Jatorri Deitura Kalifikaturen Kontseilu Arautzailean duten ordezkaritzari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00662)

EA-NV eta SV-ES taldeen osoko zuzenketa onetsi da.

 

Transkripzioa                    Akordioak

Kanpoko lotura: Informazio gehiago