2019 abe 11

Satorralaia elkarteko ordezkariek bere ekarpenak egiten dituzte Donostialdeko metroaren tunelei buruz

Ondoren, Itsas Zientzietan aditua den Unai Ganzedok Plentziako portua eta itsasadarrari buruz analisia egingo du eta batzordeak proiektua gelditzeari buruz eztabaidatuko du
Juan Mari Sansinenea - Marifran Aranjuelo - Mikel Alvarez Jaitsi
Gai-zerrenda:
- Satorralaia elkarteko ordezkariaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Larraitz Ugarte Zubizarreta EH Bildu talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, Donostialdeko metroaren tuneletako segurtasun- eta larrialdi-irteeren inguruan Donostiako Fiskaltzan jarritako salaketaren berri emateko. (11\10\06\03\00734)
- Itsas Zientzietan aditua, Unai Ganzedo jaunaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Maider Otamendi Tolosa EH Bildu talde parlamentarioaren legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, bere iritzia emateko Plentziako portua eta itsasadarra berrantolatzeko proiektuari buruz. (11\10\06\03\00735)
- Legez besteko proposamena, EH Bildu talde parlamentarioak egindakoa, Plentziako portua eta itsasadarraren berrantolaketarako proiektua gelditzeari buruzkoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\00661)
Kanpoko lotura: Informazio gehiago