2020 urt 28

“Prerrogatibak eta immunitateak sistema parlamentarioan” izeneko Zuzenbide Parlamentarioari buruzko Mintegiaren bigarren saioa

Jardunaldi horri amaiera emango dio

Eusko Legebiltzarrean egingo da 2020ko urtarrilaren 27an eta 28an, batzordeen 2. aretoan

2018an egindako mintegiaren ondoren, Eusko Legebiltzarrak bi urtez behin antolatzen duen mintegiarekin jarraitzen du aurten. Bertan, Legebiltzarreko ganberetako kideek beren lana garatzen duten egoerari buruzko azterketa konparatua egingo da, eskubideak eta betebeharrak jasotzen dituzten estatutuen arabera. Besteak beste, immunitate parlamentarioa dugu gaur egun zalantzan jarritako elementuetako bat. Gogoeta egitea, eztabaidatzea eta azterketa orokor hori jasotzea dira "prerrogatibak eta immunitateak sistema parlamentarioan" mintegiaren helburuak.

Gaur, asteartea, urtarrilak 28, parte hartuko dute Ana María Ferrer Garcíak, Auzitegi Goreneko Zigor-arloko Bigarren Salako magistratuak, Edmundo Matía Portillak, Gaztela eta Leongo Gorteetako legelariak; eta Niklas Görlitz-ek, Kideen Eskubideen Unitateko buruak, Europako Parlamentuko Zerbitzu Juridikoan.

Bigarren jardunaldi honetan, parlamentuko prerrogatibak eta immunitateak aztertuko dira jurisprudentziaren ikuspegitik, forupekotasuna kendu beharko litzatekeen eztabaidatuko da eta immunitate parlamentarioak Europako Parlamentuaren ikuspegitik jorratuko dira.

Astelehenean, urtarrilaren 27an, ireki du mintegia Bakartxo Tejeria Otermin Eusko Legebiltzarreko lehendakariak. Ondoren, Montserrat Auzmendi Eusko Legebiltzarreko legelariak sarrera orokorra egin dio mintegiari.

10:30ean, Zelai Nikolas Ezkurdiak, Eusko Legebiltzarreko legelariak, gaurkotasun handiko gaia jorratu du, erakundeen zilegitasun demokratikoan eta sinesgarritasunean bete-betean eragiten duena, hau da, legebiltzarkideen babes-estatusa (immunitatea zentzu zabalean), Europako zuzenbide konparatuaren ikuspegitik.

"Legebiltzarkideen estatutua zuzenbide konparatuan" izeneko hitzaldiaren ostean, Javier Pérez Royo Sevillako Unibertsitateko Zuzenbide konstituzionaleko katedradunaren txanda izan da, "Prerrogatiba parlamentarioak: erlikia historikoa ala behar demokratikoa?" izenburupean.

12:30ean, "Legebiltzarkideen aurka egiteko baimena: diputatuen kongresuak suplikatorioak izapidetzea" izan da Jose Luis Peñaranda Ramosek, Diputatuen Kongresuko legelariak, jorratu duen gaia.

Sortzen den eztabaidak itxiko du mintegiko lehen egun honetako saioa.

Mintegi hau, parte hartzeko mintegia izango da eta jorratu beharreko gaietan sakontzeko aukera emango duten eztabaidak izango dira.