2019 eka 27

Bilkura-aldiko azken ohiko osoko bilkura

Bihar izango da azken kontroleko osoko bilkura
Ohiko osoko bilkura Jaitsi

1. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Joseba Díez Antxustegi eta Carmen Solorzano Sanchez legebiltzarkideen bateragarritasun-egoeraren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\01\01\00\00084), (11\01\01\00\00085)

2. Erakunde, Segurtasun eta Gobernantza Publikoaren Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen bosgarren aldaketaren lege-proiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\01\00\00007)

3. Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, 2019-2022 Euskal Estatistika Planari buruzko lege-proiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\01\00\00008)

4. Irakurraldi bakarreko prozeduraz Euzko Abertzaleak, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta Euskal Sozialistak talde parlamentarioek egindako lege-proposamena, 14/2012 Legea, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa aldatzekoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\02\02\00035)

5. Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak talde parlamentarioek egindako lege-proposamena, diru-sarrerak bermatzeko eta inklusiorako. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\02\02\00020)

6. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordearen irizpena, establezimendu komertzial handien lurralde antolamenduari buruzko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\02\02\00027)

7. Honako mozio hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea:

- Mozioa, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Osakidetzako lan-eskaintza publikoari buruzko ikerketa judizialari buruz. (11\11\03\00\00140)

- Mozioa, Cristina Macazaga Sáenz Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, "Osakidetzako LEPei buruzko auzia" deritzonean Justiziari laguntzeari buruz. (11\11\03\00\00141)

8. Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Kultura Auzolanean programaren egoerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00142)

9. Beste baterako utzi da: Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, saltegiak modernizatzeko laguntza-programarako arauak ezarri eta 2019ko ekitaldirako deialdia egiten duen Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko maiatzaren 14ko Aginduan farmaziak kanpoan uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\00143)

 

Kanpoko lotura: Informazio gehiago