Informazio instituzionala
Araudia

Ezaugarri orokorrak

Eusko Legebiltzarrak argitara ematen du bere web-orrian, era sinple eta egituratuan, izaera parlamentarioko informazioa eta dokumentazioa. Dokumentazioa ematen da hainbat ataletan banatua, hala nola diren “jarduera”, “aktualitatea” edo “legebiltzarkideak”, non herritarrek erraz eskura dezaketen egunero berritzen den Legebiltzarraren informazioa. Web-orriak informazioa jasotzen du, halaber, Legebiltzarraren antolaketa instituzional eta administratiboaz.
Ikusgaitasun handiagoa emateko asmotan eta herritarrei informazio zehatzagoa eskaintzeagatik, Gardentasun Ataria sortzera goaz orain, hiru atal handitan egituratua: ,
  • 1. Informazio instituzionala, ,
  • 2. Legebiltzarreko Administrazioa eta ,
  • 3. Informazio ekonomikoa,
Atal horietan jasotzen den informazioa badago askotan Legebiltzarraren webean bertan, baina beste modu batera antolatua irisgarritasuna handiagoa izan dadin, nahi dugulako Eusko Legebiltzarra instituzio eredugarria izatea gardentasunari dagokionez.
Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduaren 36.1.1 artikuluak ezartzen du Mahaiaren eginkizuna dela legebiltzar-lanak antolatzeko beharrezko diren erabakiak eta neurriak hartzea.
Hori dela eta, Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, 2016ko otsailaren 9an egindako bileran, ebazpen bat onartu zuen gardentasunaren eta informazio publikoa eskuratzeko bidearen printzipioa Eusko Legebiltzarrean aplikatzeari buruz.
Arau horretan arautu egin dira Gardentasun Atari honetan sartu diren edukiak